XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Espainiako eta Euskal Herriko hizkuntzak.

Herrien hizkuntza eta kultura elkarri hertsiki lotuta daude.

Espainian egiten den hizkuntza gaztelera da.

Baina komunitate batzutan horretaz gainera beste hizkuntza bat ere mintzatzen da, hots, galego, katalanera eta euskara.

Euskara gure komunitatean egiten den hizkuntza da.

Espainian mintzatzen direnetatik zaharrena da.

Euskal Herriko kondairak Kondairak egiazko gertaerak eta asmakizunak tartekaturik dauzkaten narrazioak ditugu.

Ahoz aho pasa dira gurasoengandik seme-alabengana mendeetan zehar.

Euskal Herriko kondairarik ospetsuenak Mariri buruzkoak dira.

Mari gainontzeko jenio guztien erregina da, Majuren emaztea, eta Atarrabi eta Mikelatzen ama.

Beste pertsonaia batzu Basajaun, Akerbaltz, Olentzero eta Sorginak ditugu.

Ariketak 1. Geziak erabiliz elkar ezazu autonomia bakoitza dagokion hizkuntzarekin. Gaztelera. Euskara. Galegoa. Katalanera. Valentziera. Errioxa. Euskal Herria. Katalunia. Valentziar komunitatea.

2. Esaldi hauetatik zein ote da egia eta zein gezurra?.

- Herrien hizkuntza eta kultura elkarri hertsiki loturik daude.

- Espainian frantses egiten da.

- Kondairak ahozko narrazioak ditugu, eta pasa dira gurasoengandik semealabengana mendeetan zehar.